Liburu Asteak lekukoa hartu dio Kirol Asteari

Abenduaren 14tik 18ra bitartean, Liburu Asteko ekintzaz beteko dira Atxulondo zein Iriarte kultur etxeak.

Abenduaren 14an, astelehenean, Maite Franco ipuin-kontalariak ametsez beteko ditu txiki eta gaztetxoen irudimenak, 17:15ean Iriarte kultur etxean egingo duen emanaldiaren bidez.

Abenduaren 16an, berriz, gurasoen txanda izango da. Olentzero iristear da, eta Olentzero nor den benetan azalduko digu Xabier Kerexetak, Olentzero mito zaharra eta mito berria hitzaldiaren bidez. Arratsaldeko 18:30ean izango da, Atxulondo kultur etxean.

Abenduaren 17a txikien txanda izango da berriro. Intujai antzerki taldeak IPUINGURUA etxeko energia aurrezteko hamaika modu ipuin-kontaketa egingo baitu, 17:30ean, Atxulondo kultur etxean. 6-9 urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldia da.

Azkenik, abenduaren 18an itxiko ditu ateak Liburuaren Asteak. Teodoro Hernandorena XIV. Ipuin Lehiaketako sari-banaketarekin amaituko da. 17:30ean izango da, Atxulondo kultur etxean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.