Elikagai bankurako lan txandak bete dira

Hemen da hiru hilean behineko elikagai bankuaren banaketa. Ohi bezala, beharrean dauden familientzako elikagai sortak egiteko boluntarioak eskatu ziren, eta erantzuna bikaina izan da. Lan txandak bete dira. Bi egunetan egingo dira sortak: Abenduaren 4an, ostiralean, goizez eta arratsaldez eta 5ean, larunbatean, goizez. "Familia mota bakoitzarentzat egin beharreko sorta zehaztuta egoten da, eta horiek prest uztea da gure lana, gero gizarte zerbitzuek bana ditzaten. Jasotzen duten hainbat familiak ere laguntzen du, baina herritarren laguntza ere beharrezkoa da", zehaztu du Maite Amenabar Ongizate zinegotziak. Eskerrak eman nahi izan dizkie. "Pozgarria da laguntza eskaera egin eta epe motzean lan txandak betetzea. Oraingoan lagundu nahian geratu denik bada, hurrengoetan izango du aukera. Eskerrik asko denei", gehitu du Amenabarrek. Ohi bezala, Karidadeko Bentako Udalaren lokaletan egingo da banaketa, Bulandegi bidean. "Elikagai bankua zerbitzu garrantzitsua bihurtu da Zizurkilen okerren pasatzen dutenentzat eta egoera hau den bitartean, Udaletik zerbitzua mantentzeko borondatea dago"

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.