Ostiralean, indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea

Azaroaren 25a, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da. Zizurkilgo Udalak irailean aho batez onartutako testuan dioen bezala, bere arbuiorik handiena adierazi nahi du indarkeria matxistaren aurrean eta bere aurkako lana egunerokoa dela azpimarratu nahi du. Era berean, Zizurkilgo Udalak bat egiten azaroaren 25aren harira, Aizan talde feministak deitu duen elkarretaratzearekin. Azaroak 27, ostiralean izango da kontzentrazioa, Joxe Arregi plazan, iluntzeko 19:00etan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.