Gabonetako tailer musikala antolatu dute Villabonan, 9-13 urte arteko gaztetxoentzat

Abenduaren 21etik 31ra bitartean emango da, Villabonako kultur etxean, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean.

Irakasleak maila handikoak izango dira; hain zuzen, Klara Mendizabal eta Xabi Urtasun Musikeneko goi-mailako kontserbatorioko ikasleak.

Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 18ra arte. Villabonako Azkar zapata-konponketako dendan (Laboral Kutxaren parean) edo 658720664 telefono-zenbakian eman behar da izena.

Tailerraren prezioa 12 eurokoa da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.