Azaroaren 2an irekiko ditu berriro ateak Atxulondo kultur etxeak

Uztailetik itxita egon ostean, azaroaren 2an jarriko da abian Atxulondo kultur etxea. Egun horretan itzuliko da egunerokotasunera liburutegia, ohiko ordutegian, eta egun horretan hasiko dira 2015-2016 ikasturteko ikastaroak.

Hiru hilabetez itxita egon da, igogailua jartzeko eta kultur etxeko irisgarritasuna hobetzeko, eta lanak amaitu ondoren, erritmo biziz irekiko ditu ateak.

Hain zuzen, azaroaren 2ko astean hasiko dira oraindik hasteko zeuden ikastaro guztiak: sabel dantza, pilates, yoga, zumba, forman jar zaitez, patchwork eta gimnasia erritmikoa. Aste horretan hasiko dira, baita ere, Elizpe jubilatu elkarteak eskainitako ikastaroak ere: helduentzako gimnasia, yoga, eta joskintza eta eskulanak.

Bukalai dantza-taldeak ere sumatuko du aldaketa, azaroaren 4tik aurrera Atxulondon eman ahal izango baititu Iriarte kultur etxean eman dituen heldu eta ertainen dantza-ikastaroak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.