Bertan behera geratu da urriaren 18ko 2. eskuko azoka

Hileko bigarren igandean zen egitekoa, baina urrian Zizurkilgo Azoka Bereziaren datarekin bat egiten zuenez, 2. eskuko azoka urriaren 18ra atzeratzea pentsatu zen.

Tradizio handiagoko beste 2. eskuko azokak ere badirenez egun horretan bertan, azkenean bertan behera utziko da Zizurkilgo urriko azoka, postuak jartzen dituztenek eurek hala eskatuta.

Hurrengo azoka azaroaren 8an izango da, Joxe Arregi plazan, goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Parte hartu nahi izanez gero, baldintza bakarra da aurrez izena ematea, telefono-zenbaki honetara deituta: 619203058 (Naiara). Postua jarri nahi duenak berak eraman beharko ditu postua jartzeko behar dituen materialak: mahaia, aulkia...

Euria eginez gero, azoka Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egingo da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.