Eraso sexisten aurkako mozioa

Azken osoko bilkuran, Zizurkilgo udalbatzak aho batez onartu du EH Bilduk aurkeztutako eraso sexisten aurkako mozioa. Iraileko jaien harira aurkeztutako ekimena izan da. "Nahiz eta Udal honek ez duen inongo salaketaren berririk izan, aurtengo jaietan jazotako emakumeen kontrako eraso matxista baten berria zabaldu da herrian. Emakumeen aurkako eraso fisiko eta psikologikoak gizartean oraindik dauden ezberdintasunen adierazle gordinena dira. Eta guztion lana da hauek salatu eta gizarte parekideagoa eraikitzea" dio onartutako testuak. 4 puntutan zehazten da mozioa:

1-Jaietan gertatzea ez da aringarri emakumeen aurkako ekintzak burutzeko. Festetako giroak ezin ditu eraso matxistak ezkutatu.

2-Udalak babes eta elkartasuna adierazi die eta adieraziko die aurrerantzean ere erasotuak izan direnei, bere bitartekoak euren eskura jarriz.

3-Indarkeriazko jarrera eta gertaera guztiak arbuiatzen eta gaitzesten ditu irmotasunez.

4-Gizarte parekideagoren bidean, konpromezua hartzen du Udal jardunetik arlo ezberdinetan jarduteko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.