Nafarroa Oinezera joateko autobusa aterako da Zizurkildik

Urriaren 18an izango da aurten Nafarroa Oinez, Baztanen. Hamabortz, ama bat lelopean, Baztan ikastolaren alde dirua lortzen saiatuko dira antolatzaileak.

Zizurkilgo Udalak bat egiten du ekimen horrekin, eta, hori dela eta, autobusa antolatu du, Tolosako Galtzaundi elkartearekin elkarlanean. Autobusa goizeko 9:50ean aterako da Oria paper-fabrikaren aurreko autobus-geltokitik, eta arratsaldeko 19:00etan itzuliko da.

Autobusean joan nahi izanez gero, Aurrerako udal-bulegoetan eman behar da izena. Izena emateko garaian bertan egin beharko da ordainketa. Prezioari dagokionez, 10 euro kobratuko zaie Atarikideei eta 12 euro Atarikide ez direnei.

Egitarauari eta ibilbideari buruzko informazioa eduki nahi izanez gero, beheko esku-orrian eskuratuko duzue.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.