Azaroaren 20an amaituko da Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketan parte hartzeko aukera

Idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz, Euskara Sailak hamalaugarren urtez antolatu du bere herritar kuttunaren izena daraman literatura lehiaketa.

Bertan parte hartu ahal izango dute Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek. Adinaren arabera, bost mailatan banatuko dira parte-hartzaileak:

-         A maila: 6-8 urtekoena
-         B maila: 9-11 urtekoena
-         C maila: 12-13 urtekoena
-         D maila: 14-16 urtekoena
-         E maila: 17 urtetik gorakoena

Ipuinen gaia librea izango da, eta euskaraz idatzi beharko dira. Lanen luzerari dagokionez, hauek dira bete beharreko baldintzak:

-         A maila: orrialde 1
-         B maila: 2 orrialde
-         C maila: gutxienez 2 eta gehienez 4 orrialde
-         D maila: gutxienez 3 eta gehienez 8 orrialde
-         E maila: gutxienez 5 eta gehienez 12 orrialde

DIN A-4 neurrian aurkeztu behar dira, makinaz edo ordenagailuz idatzita. Lan bakoitzaren bi kopia entregatu behar dira, Zizurkilgo udaletxean edo Aurrerako udal-bulegoetan.

Izenburuaren alboan, egilearen izengoitia eta adina jarri behar dira, egilearen nortasuna gordetzeko. Lanekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, eta bertan jarriko dira egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina. Gutun-azalaren kanpoaldean, lanaren izenburua eta egilearen adina bakarrik jarriko dira.

Sari-banaketa abenduaren 18an izango da, eta sariak ere adinaren araberakoak izango dira:

-         A mailako 1. saria: oparia
2. saria: oparia
-         B mailako 1. saria: oparia
2. saria: oparia
-         C mailako 1. saria: 90 euro
2. saria: oparia
-         D mailako 1. saria: 150 euro
2. saria: oparia
-         E mailako 1. saria: 450 euro
2. saria: oparia

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.