Batzorde parte hartzaileak hasi dira martxan legealdi berrian

Astelehenean, hilak 28, egingo da legealdi berriko lehen batzordea. “Duela lau urte hasitakoaren bidetik jarraituz, gure helburua da nahi duten herritarrak eta Udal ordezkariak elkarrekin egotea batzordeetan”, azaldu du Ion Ander Esnaola parte hartze zinegotziak. Lehen batzordea kulturakoa izango da, Iriarte kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan. Besteak beste, ikastaroak, azoka, eta liburutegi berriaren proiektua izango dira mahai gainean. “Pixkanaka martxan jarriko dira beste batzordeak ere. Interesa duen herritar oro gonbidatuta dago”.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.