Jakoba Errekondo lore, zuhaitz eta barazkietan aditua Zizurkilen izango da

Urriaren 11an, ospatuko den Azoka Bereziaren atarian, lore, landare, zuhaitz, baratza eta naturaren inguruko beste hainbat galdera argituko dituen hitzaldia antolatu du Zizurkilgo Udalak, festa batzordearekin batera. Jakoba Errekondo agronomialaria Zizurkilen izango da. Argitaratu berri duen Bizi baratzea liburua aurkeztuko du eta bertaratutako herritarren zalantzak argituko ditu banan bana. "Azokaren atarian, ekimen polita iruditu zitzaigun, kontuan hartuta Zizurkilen herritar ugari direla loreekin zalantzak izan ditzaketenak edo baratzan aritzen direnak", azaldu dute festa batzordetik. Hitzaldia urriaren 2an, izango da, datorren ostiralean, Iriarte kultur etxean, iluntzeko 19:00etan. Hitzaldia eta solasaldia euskaraz izango da. Nahi duen zizurkildar oro gonbidatuta dago.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.