Irekita dago ikastaroetan izena emateko epea

Irailaren 25era bitartean eman ahal izango da izena Zizurkilgo Udalak antolatu dituen ikastaroetan. Eskaintza zabala da aurtengoa, bai helduei, bai haurrei dagokienez ere.

Helduei dagokienez, aurreko urteetako ikastaro batzuek jarraitu egingo dute: zumba, forman jar zaitez, yoga, patchwork, pilates, sabel dantza, eskulanak eta helduentzako gimnasia. Berrikuntzei dagokienez, berriz, bi nodedade izango dira: munduko dantzak Atxulondo kultur etxean eta antzerki tailerra Iriarte kultur etxean.

Umeen kasuan, Bukalai dantza taldeak ikastaroak eskainiko ditu aurten ere. Asteazkenetan izango dira, eta, adinaren arabera, bost taldetan banatuko dira ikasleak. Ziotza pilota eskolak ere jarraituko du pilota-ikastaroak eskaintzen. Baina berrikuntzak ere izango dira umeen ikastaroetan; hain zuzen, gimnasia erritmikoa eta multiekintza ikastaroa eskainiko dira ikasturte honetan.

Izena eman nahi izanez gero, Zizurkilgo Udalaren Aurrerako bulegoetara azalduz edo 943692495 telefono-zenbakira deituz egin ahal izango duzue.

Iriarte kultur etxeko ikastaroak eta Bukalai dantza taldearenak urriaren 5eko astean hasiko dira, eta Atxulondo kultur etxean emango direnak, berriz, azaroaren 2ko astean. Hori dela eta, ikastaroetan baja emateko epea ere aldatu egin da. Azaroaren 30era arte eman ahal izango da baja, Aurrerako udal-bulegoetan eskaera-idatzi bat aurkeztuta.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.