Janari bankua abian legealdi berrian

Duela bi urte abian jarri zen egitasmoari jarraipena ematea da Udal gobernuaren asmoa. “Oraindik antzera dirau beharrean dira Zizurkilgo familien kopuruak, 130en bat herritar dira eta elikagai bankua eurentzat laguntza handia bihurtu da”, adierazi du Maite Amenabar ongizate zinegotziak. Elikagai sorten antolaketa errazteko talde finko bat osatu dute Udal ordezkari eta herritar zenbaitek baina gehiagoren laguntza behar izaten da.

Elikagaiak datozen egunetan iritsiko dira eta elikagai sortak egiteko bi egun jarri dituzte. Irailak 11 ostirala arratsaldez eta 12 larunbata goizez. Ordu terdiko lan txandak egitea da asmoa. Interesa duenak gizarte zerbitzuetara dei dezake izena emateko: 943-693930. “Guztion artean zizurkil bidezkoago bat egitea da helburua”, azpimarratu du Amenabarrek.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.