Bigarren Eskuko Azoka, azaroaren 8an

Azokak goizeko 9:00etan irekiko ditu ateak eta eguerdiko 14:00etara bitartean egongo da postuak ikusteko aukera, Joxe Arregi plazan.

Edonork har dezake parte azokan, baldintza bakarra da aurrez izena ematea, 619203058 telefono-zenbakian.

Postua jarri nahi duenak ekarri beharko ditu postua jartzeko behar dituen materialak: mahaia, aulkiak...

Euria eginez gero, azoka Pedro Mari Otaño ikastetxean egingo da.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.