Gazteak Gerra Zibileko lubakiak bistaratzen

Bigarren urtea da hau Aranzadi Zientzia elkarteak, Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo udalekin batera, Gerra Zibileko lubakiak berreskuratzeko Gazteen Auzolandegiak antolatzen dituztela. Iaz Belkoainen aritu ziren bezala, aurten, Zarate-Aitz mendian aritu dira indusketa lanetan. Auzolandegi hauen helburua, Gerra Zibilean, erresistentziak diseinatu zuen defentsa sistema azaleratzea da. Izan ere, tropa frankistei aurre egiteko, Kandido Saseta generalaren batailoiak Andazarrateti, hasi, Zarate- Aitzetik zein Andatzatik pasa eta Belkoain mendiraino jarraitzen duen trintxerak egin zituztela uste da. Aurtengoan, Auzolandegiko gazteek 88 metroko lubaki zatia garbitu eta bistaratu dute. Indusketa lan horietan, balak, kaskiloak eta bestelako garaiko aztarna ugari aurkitu dituzte. Horrez gain, zuhaitzetan P.O laburdura (ustez punto de observación esan nahi du) duen plano moduko batzuk aurkitu dira markatuta.

Atzo aurkeztu zituzten prentsaurrean Auzolandegi honek eman dituen emaitzak. Udal ordezkariak bertan izan ziren. Hiru udalek kameren aurrean "ikerketa fasean aurkitutako aztarnak euskal gizarteari ezagutarazteko baliabideak jartzeko konpromisoa" agertu zuten. Maite Amenabar, Zizurkilgo alkarte ordeak adierazi zuenez, "Gerra Zibilean inguru hauetan jazotakoa hobeto ezagutzean lagundu du Auzolandegiak, baina horrez gain badu beste balio erantsi bat: lan hau egin dutenak gazteak direla, eta horrek, egia jakiteaz gain, egi horren trasmisioa ere laguntzen duela".

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.