Udaleku irekietako haur eta gaztetxoak primeran ibili ziren Zizurkil Goiko Iritzibarren, baserriko eguneroko martxa ikusten.
Ukuiluan, behiak nola jezten dituzten ikusi ahal izan zuten, bai eta nola jaten duten abereek ere. Horrez gain, txekorrei esnea nola ematen dieten ere erakutsi zieten.
Ukuilutik kanpora ere ibili ziren, baratzea ikusten eta belazean lasai jolasean. Eta, amaiera gisa, edateko jogurt bana oparitu zieten bai udalekuetako parte-hartzaileei, bai begiraleei ere.
Eskerrik asko Jaione eta familiari horren bisita atsegina eskaintzeagatik.