Zizurkilen gertatutako emakumeen aurkako indarkeria kasua salatzeko kontzentrazioa deitu du Udalak

Uztailak zortzi, asteazkenez, emakume bat indarkeria sexistaren biktima izan zen. Erasotzailea bere bikotekidea da, eta biktimak, dagoeneko salatu egin du erasoa. Zizurkilgo Udalak babesa azaldu nahi dio herrikideari eta bere eskura dauzkan bitartekoak eskaintzen dizkio. Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeria ozen salatzera deitzen ditugu zizurkildarrak. Hilak 9, ostegunean, iluntzeko 20:00etan elkarretaratzea egingo da Zizurkilgo Joxe Arregi plazan “Emakumeen aurkako eraso sexistarik ez! Aski da!” lemapean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.