Giro ederra egon zen kaleko txotxongilo emanaldian

TOPIC Tolosaldeko Nazioarteko Txotxongilo Zentroak antolatuta, Zizurkilgo Udalarekin elkarlanean, larunbatean Basoko ipuin ttipiak lana ikusi ahal izan zen, Euskal Herriko El Tenderete konpainiaren eskutik.

Haur dezente inguratu ziren Joxe Arregi plazara, txotxongiloak ikustera. Bi istorio ikusi ahal izan zituzten: Zapa eta Zapo untxikumeena, alde batetik, eta Ondo ibili aititarena, beste aldetik. Egunean zehar eguraldi triste samarra egon zen arren, emanaldiaren garaian ez zuen euririk egin.

Txotxongiloen Bideak 2015 ekimenaren baitan izan zen txotxongilo-emanaldia. Ekimenaren helburua da txotxongiloak kalera ateratzea, ikusleengana gerturatzeko. Horretarako, hainbat konpainiaren lanak eskaintzen ari dira udan zehar, Tolosaldeko hainbat herritan zehar.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.