Oporretan Euskarazekoek San Fermin jaia ospatu dute

Eguerdiko 12:00etan, San Ferminetako txupinazoa bota dute Joxe Arregi plazan, eta, ondorenean, udalekuetan zehar egindako zezenaren aurrean korri egiteko aukera izan dute.

Iritsi dira Oporretan Euskarazeko udalekuak erdibidera. Ekainaren 24an hasita, hamaika ekintza egin dituzte udalekuetan parte hartzen ari diren 89 umeek: eskulanak, jolasak, irteerak, igeriketa...

Oraindik asko geratzen da aurretik, hala ere. Uztailaren 17an amaierako jaia egin bitartean, badute zerekin gozatu ume zein gaztetxoek: Oiasso museora irteera eta Hondarribira bisita, euskal eguna, Hernaniko igerilekuetara irteera, altxorraren bila... Eguraldia lagun, begiraleen arabera biribila izaten ari da aurtengo Oporretan Euskaraz, bai umeen jarrerari dagokionez, bai ekintzei dagokienez ere.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.