Atxulondo kultur etxea ez da uztailaren 1ean itxiko

Gutxienez irekita egongo da uztaileko lehenengo 10 egunetan.

Atxulondo kultur etxearen irisgarritasuna hobetzeko, igogailua jartzekotan da bertan Zizurkilgo Udala. Aurreikuspenen arabera, lanak uztailaren 1ean ziren hastekoak, eta, horregatik, iragarrita zegoen kultur etxea uztailaren 1ean itxiko zela. Azkenean, baina, lanak esleitzeko prozedurak bere denbora behar izan duenez, behintzat uztaileko lehenengo 10 egunetan ez dira hasiko lanak, eta, hortaz, kultur etxea irekita egongo da.

Ondo bidean, hurrengo ikasturtearen hasierarako lanak amaituta izatea espero da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.