Blusen Eguna izango da uztailaren 4an

Elbarrenako Jai Batzordeak antolaturik, ekitaldiz beteta dator aurten ere Blusen Eguna. Iazkoaren arrakasta ikusita, aurten ere gogotsu daude antolatzaileak. Musika eta dantza izango dira eguneko protagonista nagusiak, egitarauan ikus dezakezuenez:  

11:30 Zizurkilgo II. sagardo dastaketa

12:30 Bukalai dantza taldearen emanaldia

14:30 Blusen bazkaria (bazkarirako txartelak salgai daude ohiko lekuetan)

18:30 Jaixkipe txaranga herrian zehar

23:00 Kalera taldearen kontzertua

Ondoren, Ezustean taldearekin kontzertua

Argi dago aurten ere ez dela girorik faltako Blusen Egunean. Elbarrenako Jai Batzordeak herritar guztiei dei egiten diete bertan parte hartzera.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.