Uda iritsi da Gaztezulora, ekintzaz beteta

Ikasturtea amaierara iristen ari da, eta Gaztezuloko erritmoa bizi-bizi jarri da. Programazio oparoa prestatu du Izaskun hezitzaileak udako hilabeteetarako. Denetarik egin ahal izango dute haur, nerabe eta gaztetxoek: tailerrak, kirola, eskulanak, jaiak, irteerak...

Irteeretan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, Izaskun hezitzaileari 626 623 107 zenbakira deituta.

Urte barruan bezala, udan ere Gaztezuloren erabilera adinaren arabera antolatuta egongo da. Astearte eta ostegunetan 9-12 urte artekoak ibiliko dira, eta ostiral eta larunbatetan 13-17 artekoak.

Albistearen behealdeko esku-orrian dago udako programazio osoa, egun bakoitzean egingo diren ekintzen informazioarekin. Murgildu Gaztezuloko udan!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.