San Juan bezperako dantza ikasteko entseguak

Ekainaren 12an eta 19an izango dira, iluntzeko 19:00etatik 20:00etara bitartean, Pedro Mari Otaño ikastetxeko gimnasioan. Bukalai dantza taldeko kideek herritar guztiei egiten diete dei San Juan dantza ikasteko entseguetan parte hartzeko. Haur, gazte nahiz helduek har dezakete parte. Haurren kasuan, heldu batek lagunduta joan behar dute.

Entseguetan parte hartzen duten guztiek ekainaren 23an, San Juan bezperan, kalejira egingo dute auzoz auzo, Joxe Arregi plazatik 19:30ean abiatuta. Azkenik, 22:30ak aldera Joxe Arregi plazaren atzealdean sua pizten dutenean, San Juan dantza egingo dute. Festaren amaiera gisa zizka-mizkak egongo dira gerturatzen diren guztientzat.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.