Ikasleak Agenda 21aren barnean egindakoa erakusten

Joan den maiatzaren 18an, Zizurkilgo ikastetxeetako ikasleak udalean izan dira Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan egin dituzten lanak aurkezten. Aurten MUGIKORTASUNA eta horretarako erabiltzen den ENERGIA mota aztertu dute. Proiektuan 330 ikaslek (Ikastola, Otaño eta San Millan) hartu dute parte.

Hartu dituzten konpromisoen artean ondorengoak daude: Oinez txukun ibiltzea (espaloitik ibili eta zebrabidetik edo semaforoetatik gurutzatzea), kaletik garrasirik ez egin eta gauzak lurrera ez botatzea, jendea gertuko tokietara oinez edo bizikletaz joatera animatzea, bizikletaz txukun ibiltzea (errepide izkinatik edo bidegorritik, kaskoa jarrita…) eta kotxea gutxiago erabiltzea, konpartituz, garraio publikoa gehiago erabiliz edo eskolara oinez edo bizikletaz joanez.

Hainbat proposamen ere egin dituzte, besteak beste, udaltzaingoak kotxe hibridoa izatea eta bizikleta aparkalekuak jartzea.

Fraisoro nekazal eskola ere bai

Aurtengo berritasuna Fraisoro Eskola Agenda 21 proiektura batu dela izan da. Jose Javier Ormazabal IES Fraisoro Eskola BHI-eko zuzendariak eta Jose Mari Luengo Alkateak sinatu zuten Eskolako Agenda 21 betetzeko konpromiso akta. Horrela, Zizurkilgo eskola guztiak elkartu dira Zizurkilen egineko Udal Foroan. Fraisoroko ikasleek aurtengo ikasturtean Energia eta Hondakinen gaiak landu dituzte.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.