Diru-laguntzak egongo dira Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan parte hartzen duten zizurkildarrentzat

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 25etik ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte.

Jardun! lelopean, aurten Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroak honako data eta toki hauetan izango dira:

- Eibarren, ekainaren 29tik uztailaren 3ra, eta uztailaren 13tik 17ra.

- Baionan, uztailaren 8tik 10era.

- Iruñean, uztailaren 20tik 22ra.

Ikastaroei buruzko informazio zehatza ageri da albistearen behealdean ageri den esku-orrian.

Zizurkilen erroldatuta egonez gero eta ikastaroetan parte hartuz gero, ikastaroaren amaieran diru-laguntza eskatu ahal izango da Zizurkilgo Udalaren Aurrerako bulegoetan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.