Alea Tita Konbako ikasleek emanaldia eskaini zuten ekainaren 3an

Astero-astero entseatzen egon ondoren, ekainaren 3an izan zuten aukera 2014/2015 ikasturtean Alea Tita Konba ekimenean parte hartu duten ikasleek urtean zehar ikasitakoa gurasoei eta gainerako ikaskideei erakusteko.

Aurtengo emanaldian ikasle guztiek ipuin labur bana kontatu dute, euskaraz.

Zizurkilgo Udalak urteak daramatza Alea Tita Konba ikastaroa eskaintzen guraso euskaldunak ez dituzten ikasleei. Ikastaroaren helburuak dira umeei ingurune ludiko bat eskaintzea, euskara hizkuntza nagusia izango duena. Horrez gain, lortu nahi da eskola-eremutik kanpo euskararen ikaskuntza eta euskararen erabilera sustatzera.

Horretarako bitarteko gisa antzerkia erabiltzen da, eta aisiko hezkuntzan trebatutako hezitzaile bat arduratzen da ikastaroa emateaz.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.