Boluntario taldea behar da ekainaren 5ean Elikagai Bankuko janari sortak egiteko

Hiru hilez behin egiten du Zizurkilgo Udalak, Aiztondo gizarte zerbitzuen bidez, oinarrizko beharrak dituzten zizurkildarrentzako elikagai banaketa. Guztira Zizurkilgo 70 familia inguruk eskuratzen dute janari sorta. Horretarako, ezinbestekoa da boluntarioek  sortak prestatzen egiten duten lana, eta hurrengo banaketa egiteko ere Zizurkilgo Udalak herritarren laguntza eskatu du.

Zizurkilen elikagai bankua martxan jarri zenetik egiten den laugarren banaketa izango da hau. Ekainak 5, ostiral arratsaldez Karidadeko Bentan jarri dute hitzordua. Arratsaldeko 15:00etatik 19:30etara, hiru txandatan banatuko da eginbeharrekoa. Txandaok antolatzeko, ekainaren 3an, asteazkenez, arratsaldeko 18;00etan bilera labur bat egingo da Atxulondo Kultur etxean. Parte hartu nahi duenak bertara azaldu beharko du, edo bestela, 943.69.39.30 telefono zenbakira ere deitu dezake.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.