Ireki da epea Uda Kirolan izena emateko

Hiru kirol-modalitate izango dituzte aukeran aurtengo udarako: piraguismoa, surfa eta body-boarda.

Piraguismoa Txaraman egin ahal izango dute 1997-2007 urte artean jaiotakoek, uztailaren 6tik 10era bitartean, goizeko 10:00etatik 11:30era. Ikastaroaren prezioa 38 eurokoa izango da.

Body-board ikastaroak Donostiako Zurriola hondartzan izango dira, eta data eta ordutegi aukera zabala dago. 6-9 urte artekoek eta 10-14 urte artekoek eman ahal izango dute izena body-board ikastaroetan. Astebeteko edo bi asteko saioak egin daitezke. Astebeteko saioen prezioa 84 eurokoa da, eta bi asteko saioena 109 eurokoa.

Azkenik, surf ikastaroak ere Donostiako Zurriola hondartzan izango dira. Surfaren kasuan ere data eta ordutegi aukera zabala dago. Hastapen mailan izena eman ahal izango dute 8-12 urte artekoek eta 13-16 urte artekoek, eta maila aurreratuan izena eman nahi izanez gero, 11-16 urte artean izan beharko dira. Prezioa body-boardeko ikastaroen berdina da: 84 euro astebeteko saioaren truke eta 109 euro bi asteko saioen truke.

Ikastaroetan izena eman nahi izanez gero, Aurrerako udal-bulegoetan egin behar da, eta ordainketak Zizurkilgo Udalaren kontu-korronteetakoren batean egin behar dira.

Informazio zehatzagoa eskuratuko duzue albiste honi erantsitako esku-orrian.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.