Zizurkilgo Udalbatzak, Zubimusu Ikastola eta Zizurkilgo Udalaren arteko hitzarmena onartu du

Eraikinaren erabilera erregularizatu da modu honetan.

Hiru urteetako elkarrizketen ondoren, Zubimusu Ikastolak eta Zizurkilgo Udalak 2019 urtera arte indarrean egongo den hitzarmena adostu dute. Akordio honen bidez, Zizurkilgo Ikastolak herri onurarako egiten duen lana aitortzeaz gain, bere hezkuntza proiektua berme guztiekin aurrera eramateko egonkortasun juridikoa eskaini nahi dio Udalak. “Ikastolak, aurreko hamarkada guzti hauetan Udalaren eraikin batean gauzatzen du bere aktibitatea, baina zesio hori eta honen erabileraren gaineko baldintzak jasotzen dituen idatzirik ez da egon sekula. Esan daiteke, hutsune juridiko batean bizi zela Ikastola”, azaldu du Nerea Lizarraga alkateodeak. “Etorkizunari begira apustuak egiteko berme bat behar da, eta hitzarmen honek horretarako aukera ematen dio Ikastolari; Era berean, Udala, kezkatuta zegoen eraikinaren egoerarekin, eta berritze lanak egiteko baldintzak eta lan horiek egikaritzea nori dagokion zehaztu beharra zegoen. ”, gehitu du.

 

Gauzak honela, hitzarmenean jasota geratzen diren irizpideen araberako dirulaguntza emango dio urtero Zizurkilgo Udalak Zubimusu Ikastolari. Eta hitzarmenarekin batera, eraikinaren alokairu kontratu bat ere sinatuko dute, non ikastola epe luzerako, 30 urteetarako, eraikinaren erabiltzaile gisa aitortzen den, epealdi horretan egin beharreko berritze lanak beregain hartuz. “Elkarrizketak luze joan dira, baina azkenean bi aldeak asebetetzen dituen akordioa lortu dugu”, azaldu du Lizarragak. Akordio hori onartzeko udalbatzan Ikastolako gurasoak egon dira; Udala eta Ikastolaren arteko elkarrizketetan parte hartu baitute hauek ere.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.