Herri antzerkiko argazkiak ikusgai

Herri antzerkiak arrakasta itzela izan zuen. Parte-hartzaile guztiak oso fin aritu ziren, maila bikaina erakutsiz. Hasieratik bukaeraraino, denek eman zuten zeukaten onena. Antzezpenak ez ezik, dantzak, kantak eta musika ere izan ziren, bildutako guztien gozagarri.

Ikusmin handia sortuta zegoen azkenaldian herri antzerkiaren inguruan, eta aurreikuspenak motz geratu ziren azkenean. Uste baino jende gehiago elkartu zen, eta Intxaur frontoia txiki geratu zen.

Ekimen gogoangarri horren argazkiak ikusgai daude Zizurkilgo Udalaren web-orrian. Ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen.

Zizurkilgo Udalak eskerrak eman nahi dizkie antolaketan parte hartu duten guztiei, beraien lana gabe ezinezkoa izango baitzen mota horretako ikuskizuna egitea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.