“Bazan herri txiki bat” herri antzerkia Zizurkilgo Intxaur frontoian izango da

Udalak autobusak jarriko ditu Zizurkil behetik gora igo nahi dutenentzat.

Gainean da egun handia. Zizurkildarrek inoiz taula gainean egindako espektakulu handiena larunbatean izango da. “Bazan herri txiki bat” musika, kantua, bertsoa, dantza eta antzezpena uztartzen dituen herri antzerkian 100 herritarretik gora ari dira lanean azken hilabeteetan. Ikuskizuna, azkenean, Zizurkilgo Intxaur frontoian egingo da, eguraldi iragarpena tarteko Joxe Arregi plazan egitea ezinezkoa izan baita. Gaueko 22:30etan da zita.

Zizurkilgo Udalak hala ere, erraztasunak jarri nahi ditu ekimenera ahalik eta jende gehien hurbil dadin. Autobusak jarriko dira Zalduako errotondaren ondoan dagoen autobus-geltokitik Zizurkil Gora bidean. Hiru irteera egingo ditu autobusak, gaueko 21:45, 22:00 eta 22:15ean. Bueltakoa berriz 00:00etan eta 00:15ean izango da. Kostako da berriz horrelako ikuskizuna errepikatzea Zizurkilen, Udalak eta herri antzerkiko kide guztiek gonbidapena luzatzen diete herritar guztiei. Hau historikoa izango da! Gora Zizurkil!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.