"Bazan herri txiki bat..." zizurkildarrek inoiz taula gainean egindako espektakulu handiena!

Hemen da maiatzaren 16a. Larunbatean 100 zizurkildar baino gehiagok hilabeteetan egindako lanak ikusiko du argia, herri antzerkiarekin. "Bazan herri txiki bat..." jarri diote izena, eta antzerkia, musika, dantza, kantua.... uztartuko ditu. "400 urteren errepaso umoretsu eta hunkigarri bat eskaintzen saiatu gara. Teodoro Hernandorena taldeak egindako lana oinarri hartuta, Igotz Alkorta herriko kazetariak egin zuen lehen gidoia eta gero hori egokitu du Iraitz Lizarraga herri antzerkiko zuzendariak", azaldu du Alaitz Ormazabal kultura zinegotziak.

Guztiak, zizurkildarrak

Ekimenean parte hartzen duten guzti guztiak zizurkildarrak dira. "Kultura batzordean oinarri hori jarri genuen, herritarrek egindakoa izan behar zuela, eta erantzuna bikaina izan da". Hainbeste jenderen koordinazioa ez da erraza. "Lan zaila da baina aldi berean aberasgarria. Herritar bakoitza ahal duena ematen ari da ondo atera dadin guztia. Nik uste dut ikusleak harritzea ere lortuko dugula, artista asko dugu Zizurkilen!", azpimarratu du Ormazabalek. Zita larunbatean da, gaueko 22:30etan. Eguraldia lagun Joxe Arregi plazan, eta bestela, Intxaur frontoian. Gonbidatuta zaudete!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.