"400 pauso Zizurkil ezagutuz", hasiera bikaina Maiatza Saltsani

Maiatza Saltsan ekimenaren baitan 4 ibilbide egin ziren joan den larunbatean herria ezagutzeko helburuz. "400 pausu Zizurkil ezagutuz" ekimena arrakastatsua izan zen. Ibilaldi jendetsuena luzeena izan zen. 40 bat herritar elkartu zen goizeko 9etan P.M. Otaño plazan Zizurkilgo mendietako altxorrez gozatzeko. 4 orduko ibilaldia egin zuten. Goizeko 10etan atera zen beste 20ko talde bat Joxe Arregi plazatik eta Fraisoro inguruetatik barrena Zizurkil gora joan ziren 3 orduko bidean. Bi ibilbide motzenak berriz, goizeko 11:30etan aterako ziren.  Dozena bat pertsona abiatu ziren P.M. Otaño plazatik eta beste hainbeste Joxe Arregi plazatik. Joxe Arregi plazan, Eneko Agirre musher ospetsua izan zuten lagun txakurrak hartuta bidearen hasieran eta gero P.M. Otaño plazan ere talde osoa iritsi zenean agerraldia egin zuen.

Bazkaria eta festa

13:00ean plazan, erraldoi, buru handi eta trikitilariekin batera, datorren larunbateko herri antzerkirako deialdia egin zuten pregoilari bereziak izan ziren. Kantu Jirak ere giroa alaitu zuen ibiltarien eta bertaratutakoen artean. 14:00etan guztiak bazkaltzeko elkartu ziren plazan oinezkoentzat gorde den gunean eta festari errematea Gugaz taldeak jarri zion eguraldia lagun giro ezin hobean ospatu zen festan. Argazki bilduma ikusgai duzue HEMEN. Indarrak hartuta, aste honetan jarraipena izango da Maiatza Saltsanen!!!!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.