Helduentzako antzezlanen txanda asteburuan, Antzerki Astearen baitan

Astean zehar herriko ikastetxeetako ikasleentzako lanak eskaini ondoren, apirilaren 24 eta 25ean helduentzako ikuskizunak izango dira.

Alde batetik, apirilaren 24an, ZU GABE antzezlana eskainiko du Atea Teatro konpainiak, 20:00etan, Atxulondo Kultur Etxean. Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa antzezleek parte hartzen dute Alex Tellok idatzi eta zuzendutako obran. Banandutako bikote baten istorioa da. “Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta orain, gehien behar zaitudanean azaldu zara”.

Emanaldia ikusteko 3 euroko sarrera ordaindu beharko da.

Beste aldetik, ERDALDUN BERRIEN KLUBA antzezlana ikusi ahal izango da apirilaren 25ean, larunbatean, 22:30ean, Zizurkil Goiko Iriarte kultur etxean, Olatz Pagalday aktorearen eskutik.

“Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba erdaldunberrien kluba delako, eta erdaldunberri gehienek ez dakide erdaldunberriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldunberria izatea?”.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.