Tolosaldearen garapenerako estrategikoak diren proiektuetarako diru-laguntzak

Tolosaldea Saretzen eskualdeko eragile publiko eta pribatuz osatutako plataforma eta eztabaidagune parte-hartzailea da, eta 125 mila euroko diru-funtsa osatu du eskualdearen garapenerako proiektu estrategikoak diruz laguntzeko. Proiektuen % 50era arte finantzatuko dira.

Proiektuak Tolosaldean garatu behar dira, bertako ingurunea errespetatuz, eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen lagundu beharko dute, eskualde ikuspegia indartzen lagunduz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, albiste honi erantsitako esku-orrian eskura dezakezue, bai eta Tolosaldea Garatzen agentziarekin harremanetan jarrita ere, 943654501 telefonora deituz edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera mezu bat idatziz.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.