Zizurkildarrek 2016ko Gipuzkoako aurrekontuetan parte hartzeko aukera izango dute apirilaren 13an

Iazko esperientziari jarraituz, Gipuzkoako Aldundiak herritarren erabakiaren esku jarri du Gipuzkoako eskualde bakoitzean 500.000 euroko diru partida zertan inbertitu. Erabaki hori hartzeko, parte-hartze prozesua abian jarriko da datozen egunetan. Lehenengo urratsa eskualdeko herri guztietan bilera bat egin eta proposamenak jasotzea izango da.

Zizurkildarrek apirilaren 13an, arratsaldeko 19:00etan, Atxulondo kultur etxean izango dute horretarako abagunea. Bertan biltzen diren proposamenak eskualde mailan egiten diren gainontzeko proposamenekin batera bozkatu ahal izango dira gerora.

Bilerara azaldu ezin direnek Atxulondo kultur etxean, udaletxean, Iriarten eta Aurrerako udal-bulegoetan jarri diren postontzietan utzi dezakete euren proposamena.

Parte-hartze prozesu honen bidez, 2015ean Zizurkilek Aiztondo mailako liburutegia egiteko 250.000 euro lortu ditu.

Animatu, parte hartu eta erabaki!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.