Ireki da Oporretan Euskarazeko begiraleak kontratatzeko deialdia

  •  

Apirilaren 24ra arteko epea izango dute hautagaiek Aurrerako udal-bulegoetan izena emateko.

Deialdian parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintzak ondorengoak dira:

  • Zizurkilen erroldatua egotea.
  • 18 urteak beteak izatea edo 2015. urtean betetzea.
  • Euskara ondo menderatzea.
  • Elkarrizketa-talde dinamika gainditzea.

Horrez gain, baloratuko da, behar diren dokumentuak aurkezten badira bakarrik:

  • Denbora Libreko begirale eta zuzendari titulua.
  • Heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografiko...
  • Esperientzia antzeko lanetan.
  • Langabetu edo ikaslea izatea.

Elkarrizketa-talde dinamika maiatzaren 8an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Pedro Mari Otaño ikastetxean.

Sei begirale kontratatuko dira, eta ekainaren 24tik uztailaren 17ra bitartean egin beharko dute lan. Horrez gain, deialdi honetan hautatuak izaten diren lagunen zerrenda 2016ko uda bitartean antzeko lanetarako sortzen diren beharrei erantzuteko erabiliko du Udalak.

Informazio gehiagorako eta izena emateko Aurrera Plazako Udal Bulegoetara jo edo 943-692495 telefonora deitu (goizez).

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.