AEK-ko Aisa taldeak eraman du Udalaren lekukoa aurtengo Korrikan

Zizurkilgo Udal gobernura Bildu iritsi zenean, erabaki zuten Korrika iristen zenean Udalaren lekukoa alkate edo zinegotziek eman ordez, euskararen alde lanean ari ziren herritarrek eraman behar zutela. "Duela bi urte alfabetatze taldeko kideak izan ziren lekukoa eraman zutenak, eta oraingoan AEK-ko AISA taldekoak izan dira. Etorkinentzat euskara ikasteko programa da AISA eta Zizurkilen taldea du. Taldekideak euskarara hurbiltzeko egiten ari diren ahalegina saritu nahi da horrela", azaldu du Leire Zubeldia euskara zinegotziak. Bide berean AEK-ri ere eskertza egin nahi dio Udalak urteetan euskalduntzean ezinbesteko lana egiteagatik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.