Loatzo musika eskolak musika-irakasleen lan poltsa osatu nahi du

2015eko martxoaren 27ko eguerdiko 13:00etara arteko epea dago lan poltsan izena emateko.

Baldintza hauek betetzea eskatzen da lan poltsan sartu ahal izateko:

  • Erdi mailako titulazioa izatea edo habilitazioa behar den kasuan
  • Euskara titulua (EGA edo baliokidea)
  • Zortzi herrietara mugitzeko bitartekoak izatea

Horrez gain, merezimendu gisa baloratuko da honako baldintza hauek ere betetzea:

  • Mankomunitatea osatzen duten zortzi herrietakoa edo Tolosaldea eskualdekoa izatea
  • Lan esperientzia
  • Titulazioa: goi mailako titulazioa izatea
  • Pleguan zehazten den beste merezimenduren bat

Lan poltsan izena eman nahi dutenek curriculum vitaea aurkeztu beharko dute Loatzoko kide diren 8 udaletako batean edo Loatzo musika eskolako bulegoan. Informazio gehiago nahi izanez gero, albiste honi erantsitako deialdian aurkituko duzue.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.