Emakumeen Egunaren harira, programazio interesgarria

Martxoan zehar hamaika motatako ekimenak izango dira Emakumeen Egunari lotuta.

Alde batetik, martxoaren 5ean, ostegunean, Amentzako Kafea izango da 18:30ean, Atxulondo liburutegian. Literatura bitarteko gisa erabiliz, Josune Muñoz hizlariak Baztanen oinarritutako Dolores Redondoren trilogia erabiliko du amatasunaz jarduteko Baztango trilogia. Amatasunaren itzalak tertulian.

Hurrengo egunean, martxoaren 6an, urtero bezala kontzentrazioa egingo da Joxe Arregi plazan, 19:30ean, gizon-emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzeko.

Martxoaren 7an, herritik atera eta Getaria aldera joango dira emakumeak. Goizean zehar Balenciaga museoan bisita gidatua egin, Getariako txokoez apur bat gozatu, eta Zarautzera joango dira bazkaltzera. Malekoian dagoen Kulixka jatetxean izango dute bazkaria, eta, ondoren, arratsaldean, DJ batekin dantza egiteko aukera izango dute.

Azkenik, amatasun-ereduaz eta emakumeen nortasunaz eztabaidatzeko aukera paregabea emango du Ez dut nire ama bezalakoa izan nahi ala bai? tailerrak. Martxoaren 11n, 18an eta 25ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean, doako tailerrak izango dira Atxulondo kultur etxean. Izena eman nahi izanez gero, Aurrera plazako udal-bulegoetan duzue horretarako aukera, martxoaren 6ra bitartean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.