Ikastetxeek egindako Inauterietako desfileko argazkiak ikusgai

Pedro Mari Otaño, Zubimusu eta San Millan ikastetxeko haurrek Inauterietako desfilea egin zuten otsailaren 13an. Pedro Mari Otaño ikastetxearen ondotik abiatu, eta Bulandegi bidean zehar egin zuten desfilea.

Ondoren, Joxe Arregi plazan egin zuten emanaldia. Zubimusu ikastolakoak flamenkoz eta sevillanaz mozorrotu ziren, San Millan ikastetxekoak rockeroz, eta Pedro Mari Otaño ikastetxekoak ipuin klasikoetako pertsonaiaz. Pedro Mari Otañoko ikasleen kasuan, Haur Hezkuntzakoak saguz mozorrotu ziren eta guraso eta irakasleak txirulariz; Lehen Hezkuntza 1, 2 eta 3 mailetako ikasleak Txanogorritzoz jantzi ziren, eta guraso eta irakasleak otsoz; eta, azkenik, Lehen Hezkuntza 4,5 eta 6ko ikasleak Pinotxoz jantzi ziren, eta guraso eta irakasleak Geppettoz.

Egun horretan ateratako argazkiak Zizurkilgo Udalaren web-orrian ikus daitezke, esteka honen gainean klik eginda: http://www.zizurkil.eu/index.php/eu/herria/argazki-bilduma/item/1106-inauteriak-2015.html. Gozatu argazkiez, eta Inauterietako alaitasunak ez dezala amaierarik izan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.