Martxoaren 2an hasiko da Ugare auzoan aparkamentu sistema berria

Egoiliar txartela eskatua dutenek aurrera plazako udal-bulegoetan jaso dezakete.

Gogoratu, txartela eskuratzeko, 33 euroko tasa ordaindu behar dela, urteko tasa baina murritzagoa da bi hilabete beranduago jarri delako abian sistema eta zati proportzionala kendu zaio tasari. Ordainketa egiteko bi aukera daude: Aurrera plazako udal-bulegoetan ordainketa eskura egin ala Zizurkilgo Udalaren kontu-korronteren batean transferentzia egin. Zizurkilgo Udalak honako banku hauetan ditu kontuak: Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa eta Rural Kutxa.

Transferentzia egitea aukeratzen dutenek, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute Aurrerako udal-bulegoetan, txartela eskuratu ahal izateko.

Martxoaren 2an jarriko da abian Ugare auzoko araupeko aparkaleku-zerbitzua, eta, hortaz, egun horretatik aurrera txartela dutenek soilik utzi ahal izango dute ibilgailua bertakoentzako gordetako lekuetan. Ordubeterako aparkalekuak ere izango dira.

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, albiste honi erantsitako bandoan eskuratu ahal izango duzue.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.