Ireki da epea ur eta zabor tasak ez ordaintzeko edo gutxitzeko eskaerak aurkezteko

Otsailaren 20ra arteko tartea egongo da eskaerak aurkeztu ahal izateko. Eskaera-orriarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Familiako kide guztien nortasun-agiriaren fotokopia
  • Errolda eta elkarbizitza ziurtagiria
  • Familiako kide guztien diru-sarreren ziurtagiria:
    • Errenta aitorpenaren fotokopia edo egitea behartuta ez dagoenaren agiria
    • Langabezia-txartela eta INEMetik jasotzen den laguntzaren agiria
  • Foru Ogasunak emandako ondasun-agiriak

Informazio gehiago nahi izanez gero, azaldu udal-bulegoetara edo deitu honako telefono hauetara: 943691012 edo 943693066.

Albistearen behealdean daukazue eskura eskaera-orria, deskargatu nahi izanez gero ere. Horrez gain, hobarien taula ere kontsulta dezakezue, ikusteko ea badagokizuen laguntzarik, bai eta zenbateko laguntza dagokizuen ere.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.