Zizurkilen sorrerari eta historiari buruzko herri antzerkia

Otsailaren 4an bilera ireki bat egingo da, herritar guztiei zuzendua, iluntzeko 19:00etan, Atxulondo kultur etxean, herri antzerkia antolatzeko.

400 urte beteko dira aurten Zizurkil herri bihurtu zela eta Tolosatik banandu zela, eta, data hori erreferentzia gisa hartuta, herri antzerkia egin nahi da garai hartako gertaerak gogora ekartzeko. Horretarako, ahalik eta herritar gehienen partaidetza lortu nahi da. Otsailaren 4ko bilerara gonbidatuta daude dantzariak, musika-joleak, antzezleak, diseinatzaileak, margolariak, arotzak, eta, oro har, edozein motatako ekarpena egin nahi duten herritar guztiak.

Herri antzerki hori Maiatza Saltsanen baitan taularatu nahi da; izan ere, aurtengo maiatzeko kultur-programazioaren muina Zizurkilgo herriaren osaeraren 400. urteurrena izango da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.