Gaztezuloko hezitzaile posturako proba teoriko-praktikoaren emaitzak

Urtarrilaren 8an egin zen Gaztezuloko hezitzaile posturako proba teoriko-praktikoa, eta aurkeztu ziren hamabost hautagaietatik hiruk gainditu dute proba. Beheko eranskinean jasota dago azterketa gainditu dutenen eta gainditu ez dutenen zerrenda, bai eta gainditu dutenek lortutako puntuazioa ere.

Otsailaren 2ra arteko epea egongo da orain erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Zizurkilgo udaletxearen Erregistro Orokorrera jo beharko da horretarako. Epe horixe bera dago, baita ere, azterketak ikusi nahi izanez gero. Horretarako, idatziz aurkeztu beharko da eskaera Zizurkilgo udaletxeko Erregistro Orokorrean.

Gaztezuloko hezitzailea hautatzeko prozesuaren hurrengo urratsa merezimenduen balorazioa izango da, deialdiaren oinarrietan finkatutako irizpideak kontuan hartuta. Eta, azkenik, elkarrizketa pertsonalarekin amaituko da hautaketa-prozesua.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.