Fracking-ari buruzko hitzaldia ostegunean Iriarte kultur etxean

Zizurkil Fracking bidez zundaketak egiteko baimena eskatua dagoen herrietako bat da. Gaiak duen garrantzia eta zenbait herritarren eskaera ikusita, hitzaldia antolatu du Zizurkilgo Udalak. Ostegunean, hilaren 29an izango da, Iriarte kultur etxean, iluntzeko 19:00etan. Jon Ander Arregi eta Iraitz Elordi izango dira hizlari, gaia gertutik ezagutzen duten bi aditu.

Fracking-a gaur egun eztabaida iturri da mundu osoan. Petroleoa eta gasa ateratzeko sistema honen ondorioek kezka eragin dute. Eta horrelako sistema batek zer ekarriko luke Zizurkilen? Galdera horri erantzungo dion hitzaldia da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.