Aisialdiko begirale ikastaroa Tolosaldean

Urtxintxaren eskutik, eta Zizurkil, Villabona, Anoeta, Irura eta Asteasuko Udalek eta Aiztondo mankomunitateak antolatuta, begirale ikastaroa egingo da otsailaren 21etik irailaren 12ra bitartean.

Ikastaroa larunbatetan izango da, goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean eta 15:00etatik 18:00etara bitartean. Tartean, hiru asteburutan egonaldiak egingo dira Urtxintxaren Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean (martxoaren 14 eta 15ean, maiatzaren 23 eta 24an eta irailaren 5 eta 6an).

Ikastaroak 200 ordu teoriko izango ditu, 25 lan-ordu eta 120 ordu praktiko. Ikastaroa amaitzean, Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua eskuratuko dute ikasleek.

Ikastaroa egin ahal izateko, 18 urte beteak izan behar dira edo 2015ean zehar bete behar dira. Ikastaroaren prezioa 500 eurokoa izango da, baina Udala aztertzekotan da laguntzak bideratuko dituen ikastaroa osorik egiten dutenentzat.

Izena emateko, Urtxintxaren web-orrian sartu, eta inskripzio orria bete behar da. Izena emateko garaian, ikastaroaren prezioaren erdia ordaindu behar da. Izena emateko epea otsailaren 13an amaituko da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.