Ireki da Ugare auzoan aparkatzeko egoiliar txartela eskatzeko aukera

Hilaren 15eko udalbatzan onartu zen (EH Bilduren baiezko botoarekin eta PNVren abstentzioarekin) Ubare auzoko aparkaleku sistema arautuko duen udal ordenantza berria. Hogeita hamar egunez, erakusketa publikoan egongo da. Bien bitartean, Udalak martxan jarri du Ubare auzoan aparkatzeko beharrezkoa izango den egoiliar txartela eskuratzeko prozesua. Txartela eskuratu nahi duenak,urtarrilaren 7tik aurrera Udal bulegoetan izango du aukera. Txartela ez da momentuan emango, datuak hartu eta egun batzuen buruan prest izango da. Urteko kuota 40 eurokoa izango da, eta txartela jasotzean ordainduko da.

Bide batez, gogoratu egoiliar txartela eskatzeko bete beharreko baldintzak:

- Autoaren zirkulazio zerga Zizurkilen ordaintzea.

- Zizurkilen erroldatuta egotea.

Infomazio gehiagorako edo zalantzaren bat argitzeko, Udal bulegoetara jo dezakezu.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.