Abenduaren 26an, haur parkea Zizurkilgo Intxaur frontoian

Abenduaren 26an, ostiralean, haur parkea antolatu du Zizurkilgo Udalak Zizurkil goiko Intxaur frontoian. Goizeko 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era bitartean, hiru puzgarri, jokoak, ludoteka eta Wipe Out jokoa egongo dira bertan. Aspertzeko aukerarik ez dute izango, hortaz, haur eta gaztetxoek.

Baina egun horretako festa ez da txikitxoentzat soilik izango; izan ere, Iriarte tabernak pintxo-potea eskainiko du egun horretan, bertara azaltzen diren guztientzat. Urtea amaitzeko aukera paregabea, zalantzarik gabe, familiako kide guztientzat.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.