Banatu dira XIII. Teodoro Hernandorena ipuin-lehiaketako sariak

Partaidetza inoizko handiena izan da, 410 lan aurkeztu baitira, 5 kategoriatan banatuta. A mailan, 6-8 urte artekoen mailan, 38 lan aurkeztu dira; B mailan, 9-11 urte artekoen mailan, 212; C mailan, 12-13 urte artekoen mailan, 73; D mailan, 14-16 urte artekoen mailan, 78; eta, azkenik, E mailan, 17 urtetik gorakoen mailan, 9 lan.

Bi epaimahai osatu dira lan horiek aztertu eta epaitzeko. A eta B mailen epaimahaikideak Ixabel Millet eta Joseba Aurkenerena izan dira, eta C, D eta E mailen epaileak, Maite Toledo eta David Tijero.

Hauek izan dira 2014. urteko Teodoro Hernandorena ipuin-lehiaketako saridunak:

A MAILA

1. SARIA: ASIER OYARZABAL ARANGUREN, “ZORTE TXARREKO ZIZAREA”

2. SARIA: ANDREA CARRASCO, “LAURAREN IZARRA”

B MAILA

1. SARIA: AIMAR MURUA POZA, “AMORE”

2. SARIA: AXIER TEJERIA LARRARTE, “TXANGO NAHASIA”

C MAILA

1. SARIA: LEIRE ARTECHE CERRATO, “ESKIZOFRENIA”

2. SARIA: ITSASO AIZPURUA, “ZAPORERIK GABEKO MALKOAK”

D MAILA

1. SARIA: NAGORE MURIEL, “MUXU BAT AMA”

2. SARIA: NEREA BEOBIDE, “BEROKIAREN ERRAUTSAK”

E MAILA

1. SARIA: IXIAR IRULEGI GARMENDIA, “ARNASA HARTZEN”

2. SARIA: PAULE ABREGO CANDELARIO, “NIK HEGAN EGIN NAHI DUT”

2. SARIA: URT ZUBIAURRE OTAMENDI, “IKUSTEN NUEN”

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.